Zeharkako eremua
Hasiera data: 09/08/2019 Amaiera data: 09/09/2019 Itxita
Lurraldea: Estatua
Erakundea: Industria Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Info gehiago >>
ONURADUNAK
Espainian egoitza duten pertsonak beti ere zuzenean edo hirugarren baten ordezkaritzaz dirulaguntza hau xede duen ekintzaren bat gauzatu baldin badute. Horretarako, patentearen edo utilitate-modelo espainiarraren jabetza aitortu eta honako betekizun hauetariko bat bete beharko dute gutxienez:
- Perstona fisikoa izatea.
- Enpresa txiki edo ertaina kategorian sailkatuta egotea (ETE).
LABURPENA
Xedea asmakuntza-patente edo utilitate-modelo bidez Espainiako enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta persona fisikoen babesa sustatzea da, horrela haien Industria-jabetzarako sarbidea errazteko. Horretarako, deialdi honek eskatzaileak ordaindutako tasen ehuneko jakin bat berreskuratzeko dirulaguntzak bideratzea du helburu.
Deialdiak programa bat du:
- ETE eta persona fisikoek patenteen eta utilitate-modeloen eskaerak gauza ditzaten laguntzen programa:
Patente edo utilitate-modeloen bidez teknologia nazionala babestera bideratutako laguntzak, enpresa ertain eta txikien eta persona fisikoen lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Tasa bat ordaindu bear duten patente eta utilitate-modeloen eskaerak diruz laguntzean datza sustapena.
2016, 2017 eta 2018 urteetan BOPIan (Jabetza Industrialaren Buletin Ofizialean) argitaratutako patente utilitate-modelo, azterketa substantibo eta Teknikaren Egoeraren Inguruko txostenak izango dira diruz lagunduak izateko aukera daitezkeenak. Baita, denbora epe berean eskatzaileari erantzuna jakinarazi zaion Teknikaren Egoeraren Inguruko txosten baten bidez jasotako modeloentzat ere, beti ere laguntza mota honetan aurretiaz xede berbererako dirulaguntzarik jaso ez badute.
Laguntza hauek beste dirulaguntza batzuekin bateragarriak dira eta MINIMIS-i lotuta daude.