Zeharkako eremua
Hasiera data: 17/02/2020 Amaiera data: 06/03/2020 [ 13:30ean ] Irekia
Lurraldea: Euskadi
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia
Info gehiago >>
ONURADUNAK:
Bizkaian ekoizpen-zentroa duten ETEak, urtean lanaldi osoko 10-249 langile bitartean dituztenak.
Kasu guztietan, laguntzetatik kanpo geratzen dira sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak, ondasun komunitateak eta sozietate zibilak.
LABURPENA:
Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina duten ekintza integralen bidez enpresen lehiakortasuna handitzen duten inpaktu potentzial handiko proiektuei laguntzeko programa.
Laguntza programa honetara aurkezten diren jarduerak laguntza eskatu ondoren eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen hasi eta 2021eko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.
Dirulaguntza jaso dezakeen egitatetzat jotzen dira enpresarentzako jarduera estrategikoak, erakunde eskatzailearen lehiakortasuna hobetzera zuzenduak, erakundearen edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, partaidetza, merkatua, jabetzaren babesa…), nazioartekotzera bideratutako inbertsioak eta jarduerak, erakundearen negozio-ereduarekin bat datozenak eta eragin handia dutenak.
Jarduera horrek proiektu integrala izan behar du, planteatutako hiru arloetatik gutxienez bi hartuko dituena (berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea), eta Bizkaiko enpresaren zentro batean oinarrituko dena.
Entitate bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu dezake.
Diruz lagundu daitekeen gutxieneko oinarria 500.000 eurokoa izango da, eta horietatik % 50, gehienez ere, langileen gastuak izan daitezke.
Jarduera zein unetan egiten den kontuan hartu gabe, laguntza aurrekontu ekitaldi baten edo batzuen kontra esleitu ahalko da.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastu hauek ezarri dira:
- Aktibo materialetako inbertsioak (lurrak, eraikinak eta instalazioak, makineria eta ekipoak).
- Berrikuntza-, inbertsio- eta nazioartekotze-zerbitzuak.
- Atzerriko azoka komertzialetan parte hartzea: Erakustokia alokatzeko, muntatzeko eta kudeatzeko kostuak.
- Garapen esperimentaleko jarduerak eta bideragarritasun azterlanak.
- Berrikuntza-jarduerak prozesuetan eta antolakuntzan.
- Patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzea, baliozkotzea eta defendatzea.
EZ dira diruz lagunduko kontzeptu hauek:
- Zergak eta tasak, BEZa barne, baina jabetza industriala babesteko prozesuei lotutako tasak kanpo utzita.
- Gastu orokor gehigarriak..
- Bidaia, bazkari eta mantenu gastuak.
- Aktibo finkoak alokatzeko gastuak.
- Edozein kudeaketa-sistema ezartzeagatiko gastuak.
- Legezko defentsen gastuak eta beste entitate fisiko edo juridiko batzuek patentea, erabilgarritasun-eredua edo diseinua eskatzeko egindako alegazio edo aurkakotasunen erantzunak.
- Urteko sariak jabetza industrialeko bulegoetan.
- 000 eurotik beherako gastuak (BEZa sartu gabe) justifikatzen dituzten kanpoko gastuak edo inbertsioak.