Ekoberrikuntza, Industria adimenduna
Hasiera data: 16/04/2020 Amaiera data: 19/04/2020 Irekia
Lurraldea: Estatua
Info gehiago >>
Mugikortasun iraunkorra, deskarbonizazioa eta iraunkortasuna, inpaktu soziala, digitalizazioa eta 4.0 proiektu berritzaileak dituzten startup eta scaleup-entzako laguntza ekonomikoa, Espainian COVID-19aren ondorioz sortutako efektu ekonomiko eta social negatiboak murrizteko balio lezakeena.
ONURADUNAK:
Negozioko soluzio eta/edo proiektu berritzaileak dituzten startup/scaleup-ei zuzenduta dago, eta berehala martxan jartzeko eta gehienez ere urtebeteko epean garatzeko eta ezartzeko aukera ematen dutenentzat, energiaren, ingurumen-jasangarritasunaren, mugikortasunaren, inpaktu sozialaren, digitalizazioaren, telekomunikazioen eta 4.0ren arloetan, eta COVID-19ak Espainian sor ditzakeen ondorio ekonomiko eta sozialak arintzen lagundu dezaketenean.
LABURPENA:
Ekimen honen bidez, eta Enagás Emprende (Enagás), Exolum (CLH), Perseo (Iberdrola), BP Ventures (BP), EIT InnoEnergy, I’mnovation (Acciona) eta Red Eléctrica teknologia enpresen bidez, COVID-19ak Espainian sor ditzakeen ondorio ekonomiko eta sozialak arintzen lagundu dezaketen Startups/Scaleups enpresa teknologikoei dirilaguntzak emango zaizkie, beti ere arlo hauetan aritzen direnei:
- Mugikortasun iraunkorra.
- Deskarbonizazioa eta jasangarritasuna.
- Inpaktu soziala.
- Digitalizazioa eta 4.0.
Helburua da koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren aurrean herrialdea ekonomikoki eta sozialki berreskuratzen laguntzea, proiektu berritzaileak dituzten startup/scaleup-ak finantzatuz eta/edo lagunduz, proiektu horiek berehala abian jar ditzaten.
ERAKUNDEAK:
ENAGÁS, RED ELÉCTRICA, CLH, IBERDROLA, BP, ACCIONA E EIT INNOENERGY