Industria adimenduna
Hasiera data: 16/04/2020 Amaiera data: 17/04/2020 Irekia
Lurraldea: Europa
Erakundea: DIGITAL INNOVATION HUB DIH-HERO
Info gehiago >>
DIH-HEROk (Digital Innovation Hub) COVID-19ari aurre egiteko robotika arloko proiektu txikientzako premiazko deialdi bat argitaratu du.
ONURADUNAK:
ETEak eta enpresa handiak (<500 langile eta <100milioi € fakt).
LABURPENA:
COVID-19 deialdia osasun-sektorean azken garapen-etapetan dauden eta azkar ezar daitezkeen robot- teknologiak eta -soluzioak laguntzera bideratuta dago, osasun-profesionalei COVID-19aren aurkako borrokan laguntzeko, gaur egungo eskaera edo behar klinikoak betetzeko.
Eskatzaileak lehen erakuslea 4 asteren barruan amaitzea izan behar du helburu; proiektu osoa, berriz, 8 asteren barruan osatu behar da, ahal dela.
Finantzaketa: gehienez 300k€, % 100era arte.