Energia
Hasiera data: 29/02/2020 Amaiera data: 31/10/2020 Irekia
Lurraldea: Euskadi
Erakundea: Energiaren Euskal Erakundea
Info gehiago >>
ONURADUNAK:
- Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, eta deialdian aurreikusitako EAEko jabeen elkartekoak beti ere deialdian zehaztutako jarduerak garatzen badituzte.
- Horrez gain, EAEko udal baten edo batzuen titulartasun osoa duen edozein merkataritza-sozietate, haren helburuak deialdi honetan aurreikusitako edozein jarduera egitea ahalbidetzen badu.
- Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jarduten duen pertsona juridiko oro, baldin eta oinarrietan aurreikusitako jarduerak EAEn egiten baditu, aurreko ataletan adierazitako onuradun izan daitezkeenen kontura soilik.
EZIN dira onuradunak izan:
- Gizarte Segurantzaren Lege Organikoaren 13.2 artikuluan eta/edo azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan adierazitako inguruabarretakoren bat gertatzen den erakundeak, ezta dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zigor penal edo administratiborik dutenak ere.
- Xede soziala edo dedikazioa armen ekoizpena, komertzializazioa eta finantziazioa duten enpresak.
- Berreskuratu beharreko agindu bati lotuta dauden enpresak, Batzordeak aldez aurretik erabakita barneko merkatuarekin bateraezina den legez kanpoko laguntza bat aitortu badu.
- Krisian dauden enpresak, Batasuneko zuzentarauen arabera, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei dagokienez.
LABURPENA:
Laguntzen deialdi honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hirugarren sektoreko instalazio eta eraikinetan energia aurreztu eta eraginkortasunez erabiltzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak sustatzea.
Jardueren ildoak:
a. Energia kudeatzeko sistema integralen inplementazioa
b. Energia-instalazioak berritzea lehendik dauden eraikinetan, eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituzten beste batzuengatik.
c. Barneko argiztapen-instalazioak berritzea, eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituzten beste batzuengatik.
d. Kanpoko argiztapen-instalazioak berritzea, eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituzten beste batzuengatik.
e. Eraginkortasun energetiko handiko kogenerazio instalazio berriak, energia elektrikoa eta termikoa modu konbinatuan ekoizteko.
f. Energia-eraginkortasunaren ikuskaritza integralak eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia-kudeaketako sistemen inplementazioa.
g. Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak, kolektore lauak, CPC edo huts-hodiak dituztenak, ur bero sanitarioa (aurrerantzean «U.B.S.») ekoizteko, klimatizatzeko, igerileku estali edo klimatizatuak berotzeko, zerbitzu-sektoreko prozesuetan ur beroa ekoizteko, etab. Ez da azalera instalatuaren mugarik ezarriko.
Zuzeneko dirulaguntzak:
- Jarduerak a): diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30.
- Jarduerak b), c), d) eta e): diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20.
- Jarduerak f) eta g): diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
- Jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIAK: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30.
EFEKTU PIZGARRIA:
Gastuen aldi hautagarria: eskaera aurkezten denetik 2020/12/31ra bitartean.
% 30etik % 50era bitarteko dirulaguntzak, linearen arabera. Onuradun eta proiektu bakoitzeko, gehienez ere, 100.000 € emango dira.
Ezin izango dira laguntza-programa honetara bildu diruz lagundu daitekeen kostua 1.500 €-tik beherakoa duten jarduerak (BEZa sartu gabe), jarduera hauetan izan ezik: “Hirugarren sektoreko eraikinetan energia-eraginkortasunari buruzko energia-ikuskapen integralak” eta “UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia-kudeaketako sistemak ezartzea”. Horien gutxieneko zenbatekoa 2.000 €-koa izango da (BEZa sartu gabe).