Elikadura osasungarria
Hasiera data: 26/06/2019 Amaiera data: 18/10/2019 Itxita
Lurraldea: Euskadi
Erakundea: Ihobe
Info gehiago >>
ONURADUNAK
- Ekodiseinua 1 lerroan eta Ekonomia Zirkularreko Frogapeneko 2 lerroanlaguntzak eskuratu ahalko dituzte enpresa pribatuek, batez ere industria sektorekoek; horien artean sartuko dira elikaduraren alorrekoak, eraikuntzakoak eta ontzi eta enbalajeen industriak. Baita, konponketa zerbitzu aurreratuak eta industria sektorearekin lotutako bestelakoak ere, baldin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
- Ekoberrikuntzarako 3 lerroanenpresa pribatuek ere parte hartu ahalko dute, eta baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kideek ere berrikuntzaren emaitzak merkatuan jartzeko bokazioa baldin badute eta VI. eranskineko adierazleetan inpaktu potentzialarekin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Erakundeek bete beharreko baldintzak:
- Egoitza soziala, edo gutxienez jarduera leku bat, Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
- Diruz lagundutako jarduerak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten instalazioetatik garatzea.
- Zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez egoera erregularizatuta edukitzea, indarrean dagoen legeriaren arabera eskatzekoak diren mugen arabera.
LABURPENA
Ekodiseiu proiektuak, ekonomia zirkularraren frogapenak eta ekoberrikuntza 2019 laguntza-deialdiaren aplikazio-eremua honako hau da nagusiki: ingurumen berrikuntza laguntzea Industria-isurien Zuzentarauak kaltetutako enpresetan eta baitaEAEko Ris3 Eskualdekako Espezializazio Adimenduneko Estrategiak lehenetsitako sektoreetan ere. Horiez gain, kontuan hartuko dira elikadura, eraikuntza eta ontziteriaren arloko industriaren proiektuak ere,EAEko 2030 Ekonomia Zirkularraren Estrategian jasotako helburuak lortzera bideratuta badaude.