Elikadura osasungarria
Hasiera data: 19/10/2019 Amaiera data: 18/11/2019 Itxita
Lurraldea: Euskadi
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Info gehiago >>
ONURADUNAK
Laguntza honen onuradun izan daitezke eskabidea egiteko unean MAB (OCM) programaren 2018 eta 2019 deialdietan parte hartu dutela egiaztatzen duten mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak, baldin eta beren eskabideak hautatu, lehenetsi eta onartutako eskaeren behin betiko zerrendan sartu badira, urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren 68. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorrita; eta programa horretan aurrekontu-zuzkidurarik ez izateagatik laguntzarik jaso ez badute.
LABURPENA
Laguntzaren xedea da 2018ko eta 2019ko deialdietan mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean (MAB Inbertsioa) bete gabe geratu ziren inbertsio-beharrei erantzutea, MINIMIS ERREGIMENARI lotutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.
2019ko ekitaldian 2.800.000 euro erabiliko dira laguntza horiek finantzatzeko. Kopuru hori soilik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da; horietatik 2.000.000 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, 400.000 euro 2020. urterako konpromiso-kredituari eta gainerako 400.000 euro 2021. urterako konpromiso-kredituei.
Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izango da. Eskaerak zerrenda bakarrean antolatuko dira, MAB Ardo Inbertsioak (OCM Vino Inversiones) 2018 eta 2019 deialdietan lortutako puntuazioaren arabera, eta puntuaziorik handienetik txikienera esleituko da laguntza. Berdinketarik izanez gero, lehentasuna emango zaie eskabidea egiterakoan exekuzio ehunekorik handiena duten proiektuei.
MINIMIS laguntza.