“Euskadin oraindik hasi berria den ekonomia-sektori bati laguntzea da gure erronka. Enpresa oso berritzaileak, ezagutzan oinarritzen direnak, etengabe hazten ari den merkatu globalizatuari begira daudenak, gure ekonomia balio erantsi handia duten arloetan dibertsifikatzeko gai direnak, eta, horrela, Euskal Herriaren lehiakortasuna handitu eta bertako biztanleentzat ongizatea handitzeko gai direnak”.
Biozientziak/Osasuna
ZEIN DIRA GURE HELBURUAK?
- Euskadin aberastasuna sortzea; horretarako,pertsonon osasuna zaindu eta hobetzeaz gain,balio erantsi ikaragarri handia duen sektorea garatzea.
- Osasun-sistema sendotzea eta, horrela, enpresa-sektoreari laguntzea eta garapen zientifiko-teknologiko berrien aitzindari bilakatzea.
- Osasun produktuen inguruan dauden balio-kateak finkatzea (osasun-gailuak barne hartuta), terapia berriak, tratamenduak eta osasunaren sustapena.
Biozientziak-osasunari lehentasuna emanda, eta Osasun zerbitzu publikoak aintzindaritza hartuta, RIS3 estrategiak arlo publiko eta pribatuaren lankidetzan, ekintzailetzan eta berrikuntzan oinarritzen den sektorea berrindartu nahi du.
Ezarpenerako pilotatze-taldea eratu da, eta haren helburuen artean I+G+b lehentasunei, negozio-aukerei, nazioartera zabaltzeari eta talentua garatzeari denbora tarte labur eta ertainean erantzunak ematera bideratutako helburuak zehaztea eta ekintzen plan ordenatua martxan jartzea leudeke. Hori guztia Euskadin dauden osasunaren inguruko enpresek euren lehiakortasuna eta negozio-aukerak handitu ditzaten bideratuko da.
Pilotatze-taldeak lehentasuna duten 4 espezialitate-arlo zehaztu ditu eta horietan lan taldeetan aritzen dira (GTs). Talde horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sareko partaideek eta enpresa sektoreko partaideek osatzen dute:
- Osasungintza pertsonalizatua: Onkologia, Big Data, Kardiometabolikoa eta Birsortzeko medikuntza/Terapia aurreratuak.
- Gaixotasun bitxiak
- Osasun gailuak
- Neurozientziak
Lehentasun horiei lau laguntza-tresna (Ekimen estrategikoak) eta formazioan eta negozio-ereduetan oinarritutako bi zeharkako helburu gehitu behar zaizkie, potentzialitate edo gaitasunak bildu eta euskal zerbitzu eta ehun industrialaren negozio-aukerak bultzatzeko.
LEHENTASUNEZKO ARLOAK

Osasun gailuak
Helburua: Euskadin ere Europako gainerako industrializatutako eremuekin konparagarria izan daitekeen osasun gailuen industria garatzea.
Gaixotasun bitxiak
Helburua: 2-3 diagnostiko-sistema garatzea, eta gutxienez 2-3 botika-umezurtz izendatzea; horrez gain, arlo horretan lanean arituko diren enpresa kopurua handitzea (10), jada identifikatuta dauden aukerak baliatzea optimizatuta.
Osasungintza pertsonalizatua
Helburua: osasungintza pertsonalizatuaerabiltzen hastea eta arlo horretan interesa duten enpresei ekinbide horretan laguntzea, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta prebentziorako, diagnosirako, tratamendurako eta monitorizaziorako baliagarriak izango diren produktuak garatuta.
Lau arlotan oinarritzen da:
- Big data: datuen azterketa aurreratua
- Onkologia
- Birsortzeko medikuntza eta terapia aurreratuak
- Kardiometabolikoa
Big Data-Datuen analisi aurreratua
Helburua: hainbat iturritatik jaso ahalko diren datuenpotentzialitatea baliatu, eta, horrela,osasungintza pertsonalizatua eta osasun-kudeaketa mesedetu eta errazteko, baliagarriak izango diren tresna eta metodologiak garatzea.
Neurozientziak eta Neuroteknologia
Helburua: gaixotasun neurologiko eta psikiatrikoentzako diagnosi-prozedurak, pronostikoak, eta terapia berritzaileak garatzea.
EKIMEN ESTRATEGIKOAK
Innosasun
Enpresa sektore jakin baten eta osasun-sistemaren arteko elkarlana sustatzera eta erraztera bideratutako ekintzen programa antolatua, beti ere berrikuntzen garapenean laguntzeko. Lantegi-ikasgela ere barne hartzen du, produktu eta teknologiak garatu eta balidatzeko.
Baliosasun
Osasun-sisteman sortutako ideia berritzaileak eta I+G+b-ren ondorio direnak sustatu eta ustiatzen dituen programa da. Horretarako, enpresa sektore horrentzat negozio-aukera berriak sortzen ditu, eta osasun-sistema eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak ezartzeaz arduratzen da.
EPP
Eskaria aintzat hartuta abiatzen den berrikuntza-tresna. Oinarrian, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana dago, eta euskal osasun sistemak dauzkan premiei irtenbideak ematera bideratuta dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea du xede.
EIP-AHA (European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing)
Europar ekimen honek helburu bikoitza dauka: batetik, hiritarren osasun-egoera hobetzea (kalitatezko bizitza-urteak irabaztea), eta, bestetik, Europako Erkidegoko industriaren lehiakortasuna hobetzea, merkatu berriak zabaltzen lagunduko duten oinarriak jarrita. Euskadi kalifikazio gorena jaso duten 8 erreferentzia-guneetako bat da, eta gainerako beste zenbait eskualderekin batera berrikuntzak ezartzeko egoera bikainean posizionatuta dago (bai antolakuntza mailan, eta, baita, teknologia-mailan ere).