“Ekonomia zirkularra epe luzera pentsatzean datza. Produktu eta zerbitzuen bizi-ziklo osoan pentsatzean”.
Ekosistemak
ZERTAN ARI DIRA LANEAN EKOSISTEMEN EREMUAN?
Bi azpi-eremutan:
- Lurralde jasangarri baten kontserbazio eta birsortzean.
- Ekonomia zirkularrean.
Ekosistemen eremuaren hedatzean buru izateko, Ihoberen gidaritzapean (haren ardura da idazkaritza teknikoa) ari den pilotaje-talde bat eratu da.
ZER DA EKONOMIA ZIRKULARRA?
Ekonomia zirkularraren ildo nagusiak hondakinik ez sortzeahelburu duen ekonomia du ardatz; horretarako, une honetan saihestu ezin daitezkeen hondakinak berrerabiltzea bultzatzen du.
Ekonomia zirkularraren ardatza bizi-zikloaren ikuspuntuaren aplikazioa da. Azken finean, Europako Batzordearen materialen eraginkortasunaren estrategia du sorburu eta jada abian den energia-eraginkortasunarena indartzea du helburu.

ZER HARTZEN DU BARNE EKONOMIA ZIRKULARRAK?
Euskal industriaerabat mendekoada berriztagarriak ez diren inportatutako baliabide eta materialekiko. Material horien salneurriak aurresanezinezko dinamiken arabera mugitzen dira, eta lehiakortasun arrisku handiak sortzen dituzte.
Ekonomia zirkularrak materialen efizientzia ere esan nahi du. Hori lortzeko, ezinbestekoak dira “iraunkortasunerako serbitizazioa”, ekodiseinua, teknologia ekoefizenteak, konponketa aurreratua, osagaien eta tresneriaren birfabrikazioa eta materialen birziklapena. Materialen efizientziak gastuak aurreztea ekarriko dio industriari, eta, horrez gain Bizi-Zikloaren ikuspuntutik begiratuz gero (materialen erosketa, fabrikazioa, muntaketa, erabilera eta bizitza amaiera), indartu egiten du enpresak bezero globalei begira duen lehiakortasun bereiztea.

LAN-EREMUAK
Ekodiseinua
ISO 14001:2015 berriak bizi-zikloaren ikuspegia barneratzera behartzen ditu enpresak. Batez ere legeak agindutako errekerimenduak daude Erp Zuzentarauak, RAEES Zuzentarauak, Ontziteriaren Zuzentarauak eta eraikuntza eta kimika arloko enpresetan (REACH-a saihestu) barne hartzen dituen produktuetan. Ekodiseinuaren arabera lan egiteak departamendu edo sail askoren lankidetza eskatzen du; esaterako: berrikuntza-sailarena, ingurumenarena, salmenta eta ekoizpenarena, eta beti ere epe ertain-luzera begirako planteamendua behar du izan.
+ INFORMAZIOA:
Hondakinak minimizatzen dituzten teknologiak
Near Net Shape teknologiak: kentze-prozesurik behar ez duten teknologiak oso garrantzitsuak dira metalaren sektorean eta baita ibilgailu-industriaren piezen eta osagaien fabrikazioan ere. Gehigarri edo eransgarria, pulbimetalurgia, “nearshape” galdaketa edo bizarrik gabeko forjaketak txirbil eta hondakinen sorketa gutxitu edo saihestu egiten dute, fabrikazio prozesuan alferrik galtzen ez den ezer sortzea eragozten duten teknologiak eta diseinuak erabiltzen eta lehenesten dituztelako. Gaur egun, kontsumitzen den aleazio-metalaren % 5-40 bitartekoa produkzio garaian galtzen da eta horrek lehiakortasunean aurrera egiteko aukerak asko murrizten ditu. Lehenbiziko pausoetariko bat plastikozko eta metalezko piezak ekoizteko 3D makinak erabiltzea da. Teknologia berri horietako askok % 30erainoko zerga-kenkariak izango dituzte erosteko orduan, baldin eta Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta badaude. Informazio gehiago nahi duenak: KTN Report “Near Net Shape Manufacturing as sustainable production process”.
+ INFORMAZIOA:
Bigarren mailako plastikoekin egindako produktuak
EEko Plastikoen inguruko Estrategia berriak plastikoen isurketa saihestu eta merkatuan bigarren mailako plastikoak erabiltzen hastea eskatzen du. Euskal Herrian urtero-urtero 0,5 milioi tona isurtzen dira zabortegietara. Bigarren mailako plastikoak merkeagoak dira eta ingurumenean uzten duten aztarna ekologikoa askoz txikiagoa da. Hala ere, beharrezkoa eta ezinbestekoa da produkzio-katean gerta daitezkeen eragozpenei irtenbidea aurkitzea, mota honetako plastikoek merkatuetan harrera hobea izan dezaten. Badaude plastiko mota hori kontsumitzeko gaitasun potentzial handiagoa duten hainbat sektore, hala nola: eraikuntza, ontziratze sektorea, eta aurrerago, automobil-industria eta mugikortasunean zerikusia duten piezak.
+ INFORMAZIOA:
Marketin eta ingurumen-entzutea
Ingurumenaren zaintzan kointzientzia handia duten merkatuetara (Europa Erdigune eta Iparraldea, batik bat) saltzen duten tresneria eta makineria fabrikatzaileek (eta berriztagarrientzako eta energiarentzako osagarrienek), elikadura-produktuenek, eraikuntzakoek, automobil-industriakoek eta mugikortasunekoek antzeko produktuekin alderatu behar izango dituzte haiek eskainitakoak eta bezeroei erakutsi (horietako asko muntatzaileak) zein den haien produktuek ingurumenean uzten duten aztarna Bizi-Zikloak irauten duen bitartean, beste edozein antzeko produktu estandarrekin erkatuta (EPD…). Lan erabat konplexua da, eta 1-3 urte bitartean izaten dira beharrezkoak hori lortzeko. Lan horri esker antzeman daitezke hainbat hobekuntza-aukera.
+ INFORMAZIOA:
Birmanufaktura eta ingurumen-entzutea
Tresneria eta moduluen fabrikatzaileek, batik bat berezko diseinua ere gehitzen diotenean, negozio lerro berria irekitzeko potentzial edo gaitasun handia daukate, batez ere birmanufakturari esker. Hau da: produktu horiek ikuskatu, diagnostikatu, garbitu, konpondu, muntatu eta balioztatuz, eta horrela merkatuari jatorrizko produktuaren antzeko bermea daukan kostu txikiko produktua eskainiz. Euskal Herriko 100 enpresatatik gora dira birmanufakturatzeko potentziala edo gaitasuna daukatenak, urteko guztizko fakturazioaren diru-sarreren % 10aren ingurua horri esker lortzeko aukerarekin, eta alderantzizko ingeniaritzari esker egungo diseinuak optimizatzeko bidea garatzeko moduarekin.
+ INFORMAZIOA:
Ingurumenaren zaintza estrategikoa
Joera legegileak eta estandar berriak, lehiakideak, merkatu eta bezeroak eta, nola ez, teknologia aztertzeak eta zaintzeak erraztu egiten du aukerak hautematea eta arriskuak saihestea. Hori guztia, ISO 14001:2015 arauaren zehaztapenak bete eta enpresarentzat estrategikoak izan daitezkeen eremuetan erabakiak hartzeko da baliagarria.
+ INFORMAZIOA: