Elikadura Europan ezezaguna den sektore bat da. BPGn gehien ekartzen duen, eta enplegu eta enpresa gehien sortzen dituen lehenengo sektorea da.
ELIKADURA
Euskadin, elikaduraren balio-kate guztiak BPGren % 10,6 batzen du.
Elikadura da Europar Batasunak hautatu dituen erronka nagusietako bat, eta Europak haren alde egingo duen etorkizuneko sektoreetako bat da.
Hori dela eta, Euskadin gastronomia eta elikadura arloan herrialde-estrategia zehaztu beharra dago.
Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020 (GEPE) delakoaren xedea, Eusko Jaurlaritzak egina, euskal Elikaduraren Balio Katea garatzen jarraitzea da, zeina jarraian azaltzen den, eta Euskadiko sare sozioekonomikoan ondorioak izango dituen.

BALORE-KATE OSOA
Elikaduraren sektoreak elikagaien ekoizpenetik hasi eta ostalaritza eta jatetxeetara hartzen ditu eta banaketa eta merkataritza sektore oso garrantzitsuak dira hartan.
ONURA OSAGARRIAK
Elikaduren katearen inguruan lan egiteak garapen ekonomikoaz eta enpleguaz gain, beste 2 onura osagarri hauek ere eskaintzen ditu.
- Iraunkortasuna: Elikaduraren inguruan lan egiteak lurralde iraunkorragoa garatzea ahalbidetzen du, eta ingurumena eta natur baliabideak mantentzen laguntzen dugu.
- Giza garapena: Elikaduraren inguruan lan egiteak giza garapen osasuntsuagoa dakar, eta zaharkitzearen erronkaren aurrean osasun sektorean eragina du.

LEHENTASUN ESTRATEGIKOAK
Elikadura osasuntsua - dieta pertsonalizatua
Helburu nagusia hazkuntza osasuntsuan laguntzea (psikologikoa eta biologikoa) eta zahartze aktiborako irtenbideak edukitzea da.
Ikerketa-ildoak
- Osagaien funtzionaltasun biologikoa eta metabolikoaeta haiek arrisku-faktoreekin duten efektua (hipertentsioa, hipogluzemikoa,….).
- Osagai osasuntsuen iturri berriak, eta baita osasunean eragina duten kapsularatzeko teknologiak ere.
- Elikagaiek eraldaketa osasuntsuagoak errazten duten eta propietate naturalak mantentzen laguntzen duten teknologia berriak.
- Existitzen diren produktuen birformulazioaosasun prebentzioaren ikuspuntutik funtzionaltasun handiagorako.
Elikagaiak ekoizteko sistema berriak
Bi dira helburu nagusiak. Ekoizpen sistema jasangarriagoak lortzeko Gizartearen eskaera gero eta handiagoari erantzutea eta nekazal zein arrantza ekoizpenaren etekin ekonomikoa areagotzea.
Ikerketa-ildoak
- Ekoizpen-sistema berriak: ekoizpen integratua, ekologikoa, nekazaritza adimentsua, akuikultura itsas irekian, etab.
- Teknologia berritzaileak barneratzea efizientzia hobetzeko: IKTak prozesuen segimendurako eta kontrolerako, prozesuen automatizaziorako, 4.0 fabrikazio aurreraturako, eta abarrerako.
- Ekoizpen sistema efizienteagoak, produktiboagoak eta erresilienteak, kanpoko sargaien menpekotasuna eta isurketak murriztuko dituztenak eta klima aldaketako agertokiei egokituko direnak.
Bereziki zaurgarriak diren taldeentzako gastronomia garapen berriak: Haurrak eta nagusiak
Helburu nagusiak zentzumenentzat erakargarriak diren irtenbideak eskaintzea da, hiritarren bi segmentuentzat, eta hiritarren bi nitxo horientzat elikadura-profila onena aurkitzea da (obesitatea haurretan saihestea eta helduentzako irtenbide berriak ematea).
Ikerketa-ildoak
- Teknologia berriak bulkada baxuko edo azukre, koipe eta gatz gutxiko produktuak egiteko eta baita garapen kognitiboa bultzatzen duten osagaiak barneratzeko.
- Estaldurak berriak eta sukaldaritzako teknika osasuntsuak aplikatzea, kalitate organoleptikoak hobetzeko gai direnak, jarrera optimorako oliotan frijitzea behar ez duten estaldurak sortzeko edo koipe askoz ere gutxiago xurgatzen dutenak.
- Elikagai berrien garapenaerraz mastekatzen diren eta nutrizio aldetik hirugarren adineko pertsonen eskakizun espezifikoei egokituak.
Elikadura segurua eta kalitatezkoa: Detekzio eta kontserbazioko teknologia berriak
Helburu nagusia kutsatzaileak eta elikadura arriskuak detektatzeko teknologia berriak barneratzea da eta, baita ere, elikagaiak kontserbatzeko eta ontziratzeko teknologia berri aseguru eta naturalagoak aurkitzeko, nutrizio kalitatea mantentzera eta elikagaien sentsorialei euste aldera.
Ikerketa-ildoak
- Mikroorganismoen detekzio-metodo ez-suntsitzaile bizkorra eta goiztiarra, eta baita beste patogeno, alergeno eta kutsatzaile kimiko eta fisikoena
- Mikrobioen jarreramuturreko egoeretan eta mikrobiologia prebentiboan
- Ontziratzeko sistema berriak, elikagaiak prozesatu eta kontserbatzeko teknologiak elikadura kalitatea eta segurtasuna bermatzeko
- Arrisku gainerakorren identifikazioa eta analisiaeta elikagaien alergietan parte hartzen duten molekulen identifikazioak
- Kalterik ez egitea bermatzea (kutsadura, toxizitatea, elikagaien osagaiak bermatzea, …)
- Elikagaienautentifikazioa eta trazabilitatea
IKTak ekoizpen prozesuetan, logistikoetan eta merkaturatzeko prozesuetan barneratzea
Helburu nagusia ekoizpen eta merkaturatze prozesuen efizientzia hobetzea da kostuak murriztuz, trazabilitate integrala burutuz eta kontsumitzaileari informatuz.
Ikerketa-ildoak
- Aurre-ekoizpena: produktuak merkatutik eta kontsumitzailearen aldetik diseinatzera zuzendutakoa, merkatua aztertuz,…
- Prozesuen hobekuntza ekoizpena: automatizazioa: kalitatea eta kontrolak hobetzen dituzte, eta baita kostuak, unitatearen trazabilitatea, eta baita logistika ere produktuaren ekoizpen eta adimeneko prozesu osoan zehar: ontzia-ingurunea
- Postprodukzioa: ekoizpeneko soberakinak erabiltzeko modu berriak, banatzaileari, bezeroari eta abarri laguntzeko arloa, produktuek glutenik ez dutenaren konfiantza eta bermea, etab. (gaitzaren arabera). IKTek neurrira egitea ahalbidetzen dute.
Kontsumo joera berrientzat egokiak diren erabilgarritasuneko prestazio berriak dituzten elikagaiak
Helburu nagusia komenigarriak diren elikagai berriak diseinatzeko teknologia eta irtenbideetan berritzea da, zeinetan zentzumenezko kalitatea erreferentzia izan behar den.
Ikerketa-ildoak
- Kontsumitzaileari bukaeran janaria edo elikagaia birsortzen utziko dioten zentzumenezko kalitate goreneko produktu edota osagai berriak sortzea haiek prestatzeko denbora eta sortutako hondakinak murriztuz, eta garbiketa eta haren aplikazio edo erabilera aukerak areagotuz.
- Formatu eta anoa egokiak fabrikatzeko eta elikadura segurtasuna optimizatzea ahalbidetzen duten prozesatze eta ontziratze teknologiak
- Kontsumitzailearentzat bizitza baliagarri egokia lortzera bideratutako kontserbazio-teknikak, elikagaiaren propietate organoleptikoak gordeaz
- Etxeko elikagaien prestakuntzan eta kontsumoan soberakinak eta sortutako hondakinak murrizteko produktu, teknologia eta ontzi berriak