Azaroaren 22a
Plaza Bizkaia eraikina
Urkixo Zumarkalea, 36-Bilbo
Eusko Jaurkaritzaren Ingurumen Jarduketarako Ihobe Sozietate Publikoa 2014an hasi zen euskal enpresek irtenbide ekoberritzaileak garatzeko beharrezkoak zituzten laguntzak ematen. Laguntza-programa horietan partaide izateko, ezinbestekoa da enpresa horiek TRLs (Technology Readiness Level, ingelesez) altuak (5-8 bitartekoak) dituztela frogatzea, industria-aurreko edo industria mailan ezarri nahi den irtenbidearen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa eta ingurumenaren arlokoa erakustearekin batera. Horrez gain, merkatuan gehien bat zirkularrak diren irtenbide ekoberritzaileak sartu aurreko “heriotzaren harana” ere gainditzeko modukoa dela erakutsi behar da.
Ihoberen hiru Laguntza-Programa garrantzitsuenak Eusko Jaurlaritzaren ZTBP 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planean sartuta daude. Honako hauek dira:
- Ekonomia Zirkularrerako Demostrazio Proiektuak. 2014an hasi zen martxan eta jada 55 proiektu abiarazi dira.
- Ekodiseinu Proiektuak. Bi deialdi egin dira eta 12 proiektu abiarazi.
- Ekoberrikuntza proiektuak. 14 proiektu abiarazi dira.
Gaur egun arte martxan jarri diren proiektu horietatik guztietatik, %40 bideragarriak izan dira, bai tekniko-ekonomikoki eta baita ingurumenari dagokionean ere. Hala ere, Negozio-plana hedatzean antzeman dira gabeziarik handienak; izan ere, arrisku-maila handia izan ohi da eta finantzaketa pribatura iristea oso zaila suertatzen da. Gabezia mota horiek Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak edo Europako Batzordeak garatutako beste hainbat planetan ere antzeman izan dira.
Badaude erantzun argirik ez duten hainbat galdera. Horien artean, honako hauek lirateke nabarmenenak: Zein da nire irtenbide ekoberritzailearen lehiaketa-panorama eta merkatuan daukan garrantzia? Eta, nire enpresarena? Nola sailkatuko dut era egokian nire balizko bezeria? Zer motatako berezia erakartzen du nire prezio-estrategiak? Hori da nahi dudan bezeria? Zein da nire balio-proposamena, eta zergatik erosiko du bezeriak nire irtenbide ekoberritzailea?
HELBURUA
Jardunaldi honen helburu nagusia proiektu ekoberritzaileak arrakasta izan dezan negozio-ereduak duen garrantziaz ohartaraztea da. Horrekin batera, akatsak saihesten ikastea, merkatuari begirako ekintzak hautatzen ikastea eta baita finantzaketa pribatua lortzeko bideak ikertzea.
NORI ZUZENDUA
Formakuntza hau sozietate-izena edo instalazioak Euskal Herrian dituzten industria-enpresa edota negozio arduradunei zuzenduta dago, beti ere Ihobe Sozietate Publikoak gidatutako proiektu ekoberritzaileetan bazkide edo azpikontratista gisa aritzen badira negozio-ildo berri bat abiatzeko bidean.
Formakuntza hau, batik bat, Ihobe Sozietate Publikoak 2018ko deialdietan (ekodiseinua, ekonomia zirkularra) emandako laguntzak lortu zituzten enpresei zuzentzen zaie. Aholkularitza-zerbitzuak, zentro teknologikoak, administrazioak eta unibertsitateak jardunaldi honetatik kanpo geratzen dira. Partaideen gehienezko kopurua: 20 lagun. 2019ko otsailaren bukaera aldera itxura bereko beste formakuntza-saio bat egitea aurreikusten da. Jarraian, bi orduko iraupena izango duen banakako aholkularitza zerbitzua eskainiko dute aditu teknikoek.
Formakuntza-saioa QI Europe-ko Javier Medina adituak eskainiko du. Lehenago ere eskaini izan ditu antzeko saioak eta arrakastatsuak izan dira, oso.
Parte hartzeko asmoa duten enpresei gomendatzen zaie gutxienez bi pertsonek parte hartzea, eta ahal dela, haietariko bata “negozioaren” zuzendaritzako partaidea izatea eta, bestea, proiektu ekoberritzaile, ekodisenu edo ekonomia zirkularreko arduradunetakoa izatea.
Guztira 20 lagunek parte har dezakete formakuntza-saio honetan eta lekuak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.