Zer da RIS3?
Europa bere lehiakideekiko lehiakor izan nahi badu, haren eskualdeak ere izan behar dute. Horretarako, bakoitza bere konparazio eta lehiakortasun abantailetan zentratu behar da. Azken finean, oro har lehiatzeko ezagutzaren ekonomiaren arloetan espezializatu behar da eskualde bakoitza.
Hori da, hain zuzen ere Regional Innovation Smart Specialization Strategy edo RIS3 estrategiaren funtsa, eskualde bakoitzak Europako Batzordeak aginduta 2014-2020 aldirako zehaztutakoa.
RIS 3 Europako Batzordeak sortutako akronimoa da, eta hau da bere esanahia: “Research and Innovation Strategy for Smart Specialisation“. “Research”-en “R”,… “Innovation”-en “I” … eta S3, “S” hiru aldiz, edo kuboa, “Strategy”, “Smart” eta “Specialisation” hitzengatik.
Euskaraz hala itzul dezakegu: Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia.
Esteka bat bidaltzen dizugu Europako Batzordeak espezializazio adimentsua nola definitzen duen ikus dezazun (Smart Specialisation).